XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) Ondareari buruz zerga deklaratzera behartuak daudenek ezingo dute deialdi honetan sartu.

Laugarrena: Eskaerak aurkeztea eta Tramitatzea.

a) Eskaerak, Unibertsitate Zentruetan emango diren inprimakietan egingo dira.

b) Eskaerak, behar bezala beteta, Unibertsitate Zentruetan aurkeztuko dira 1986.eko Otsailaren 10a baino lehenago.

c) Eskaera beste honako dokumentu hauekin batera aurkeztuko da:
Euskal Herriko Elkarte Autonomoko lurraldean sartzen diren udaletako edozeinean auzotartasuna baduelaren ziurtagiria.

- Eske egilea sartzen den familia-unitatearen 1984.eko Ekonomia Urteko Pertsona Fisikoen Zerga Orokorraren Aitorpen osoaren konpultsatutako fotokopia.

- Langile autonomoek gainera Estimazio Objetibo Singularraren fotokopia, 1984.eko ekonomia urtea aurkeztuko dute.

- Eske egilearen Nortasun-Agiri Nazionalaren fotokopia eta familia-unitateko kide konputagarriena edo horren ezean familiako liburuaren fotokopia.

- 1984.eko ekonomia urteko Pertsona Fisikoen Zerga Orokorraren Aitorpena egitera behartuak egon ez daitezen guztiek, hartu diren familia-sarrera guztien eta beroien zergatiaren zinpeko aitorpena.

- 1985/86 ikasturteko matrikularen resguardoaren fotokopia (jatorrizkoa aurkeztuko da eta egiaztatu ondoren eske egileari itzuli egingo zaio).

Bosgarrena: Aukeratzeko eta emateko erizpideak
a) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak helburu horretarako asigna ditzan fondoen arauera emango ditu laguntzak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.

b) Familia errenta netoa bere kide konputagarrien zenbatekoz zatituz atera dadin modulo ekonomikoaren alderantzizko modura sailkatuko dira eskaerak.

Beraz, Konbokatoria honetako bigarren eta hirugarren apartadoetan eskatutako baldintzak ikasleak betetzea ez da nahiko izango laguntza jaso ahal izateko, horrez gain eske egilea, aurrekontuetako diruzenbatekoaren eta eske-egileen sailkapen-ordenaren arauera, aurkeztua izatea ere beharrezkoa izango da.

c) Laguntzak emateko behin-betiko aurkeztuak izan daitezen eskaerak adierazpena berehala batean hartuko dute eta ondorenez ordainketari ekingo zaio.

d) Ezetza ukan duten eskaerak, arrazoiak adieraziz, doakienei jakinaraziko zaizkie, halaber sartu ahal izango dituzten errekurtsoak ere.